XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orañ esan ezazute, nai baldiñ badezute, Eskritura santuko burugabe ta ero urak bezela: Atozte, atsegiñak gozatu deigun, eta koroatu gaitezen larrosaz.

Baña ichadon ezazute pizkat, eta laister ikusiko degu zuen atsegiñak ezpadira atsekabe biurtzen edo ez.

Egiaz, ¿zer esaten digu Jaunak Amos profetiaren bitartez?.

Convertam festivitates vestras in luctum et omnia cantica vestra in planctum et ponam novissima ejus quasi diem amarum Amos c 8 v 10.

¡O munduko atsegiñakin engañatzen zeraten eruak, eta zuen Jaungoikoarekin asturik bizi zeraten burugabeak! ¿noraño eldu biar da zuen ichutasuna?.

¿Ez dakizute zuen eriotza ezdala izango samiña ta atsekabea ezpada?.

¡O ichutasuna! esaten du jaunak beste toki baten: igarotzen dezute egunak, urteak ta bizitza guzia atsegiñ, egokitasun ta ondasunez beterik, eta ezdezute pensatzen laister bizitzatik eriotzaren besoetan eroriko zeratela, ogetik obira, maitik ta atsegiñ artetik infernuaren leiza zulora: Et in puncto ad infernum descendunt Job c 21 v 13.

¡Oh aizken izugarria! ¡oh eriotza negargarria!.

Zer da eriotza? Guziak erantzuten dute bizitzaren arribizia bezela dala.

Arribiziak ezdu beste gauzarik egiten, esaniko gauzak berriro erantzutea baño: alan bada gure bizitza izan bada Jaungoikoagandik aldendutakoa, eriotza ere Jaungoikoandik aldendutakoa, izango da.

San Pablo apostoluak esaten du gizonak eriotzan, bizitzako demboran eraiñ duana, batzen duala: alan bada bizitza igaro badu pekatuan sarturik, eta griña charrez beterik, eriotzan euren frutu samiña batu biarko du.

Pekataria bizi izanik biurtuko dan esperantzetan, eltzen da aizkenik ergay onetara, desiraz beterik, baña egintza onen utzik, kasik Jaungoikoa ezagutu gabe, eta berari ezer eziñ eskiñirik gaiztakeriak ezpadira, eta berak betikoak uste zituan egun batsuek bukatzera dijoazenen damutasuna.

Ezdago bada zorigaistoko onen egoera baño beldurgarriagorik aizkenengo orduan; zergatikan berak edozeiñ aldetara begiratzen duala, edo oroitzen dala igaro dan demboraz, edo konsideratzen dituala bere begikustan jasotzen dira gauzak, edo gogoratzen duala berari ichadotzen dion betiraundea, gauza guzi oiek agertuko diote berari tristura eta larritasuna.